Harpidetza

Harpidetza denboraldikoa ala mugagabea izan daiteke

Denboraldiko harpidetzak eskatzen den egunetik hasi eta hautatutakoaren baitan hilabete ala denboraldiko iraupena izan daiteke.

Harpidetza mugagabeak izen-emate egunteik hasi eta baja eskatu arteko iraupena izango du.

Famili harpidetza

Famili txarteletan honakoak sar daitezke: aita, ama, 16 urtetik beherako seme alabak eta 16-22 artekoak, ikasten nahiz langabezian baldin badaude eta gurasoen etxean bizi badira.

Famili harpidetza egiteko aurkeztu beharreko agiriak:

- Familia liburua edo izatezko bikoteari dagokion ziurtgiria
- Familia txartelean sar daitezkeen kide guztien argazkia, duela gutxi egina
- Izena emateko orria behar bezala beteta
- Kontu korrontearen titularraren N.A.ren kopia

Familiako txartelak indarrean jartzeko beharrezkoa da dagokion matrikula ordaintzea.

Banakako harpidetza

Banakako harpidetza bost urte betetzen direnetik aurrera egin daiteke. Bi kategoria daude, 16 urtetik beherako banakako harpidetza (5 urtetik 15era) eta 16 urtetik gorako banakako harpidetza.

Banakako txartela egiteko aurkeztu behar diren agiriak:

- NA edo, oraindik ez daukatenek, familia liburuaren kopia
- Argazki egin berria
- Izena emateko orria behar bezala beteta
- Kobraketak egiteko kontu korrontearen titularraren N.A.ren kopia

Txartela indarrean jartzeko beharrezkoa da dagokion matrikula ordaintzea.