Oiartzungo Udalak behin behingoz onartu ditu 2018ko ordenantza fiskalak eta bertan daude Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekua erabiltzeko eta instalazio hauetan ematen diren prestazioen prezioak.

Abonatuek abono prezio murriztua izateko eskubidea izan dezakete ordenantzetan jasotako hainbat baldintza betetzen dituztela frogatzen badute.

Prezio murriztua aplikatu ahal izateko, baldintzak betetzen dituztenek eskaera behar bezala beteta eta baldintzak betetzen direla zuritzeko agiriak aurkeztu behar ditzute Oiartzungo Udaleko Erregistro Orokorrean.

Eskaera aurkezteko epea 2017ko urriaren 2tik azaroaren 10a artekoa izango da.